XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Gure iragan denborei album hauetako irudien bitartez pixkana-pixkanako errepasa ematerakoan, jadanik oso hurbileko garai batera iristen gara liburu honekin.

Badira, hala ere, hogei-hogeitamar urte ordutik hona pasa direnak; eta horrek esan nahi du gure gazteriaren parte on bat artean jaiotzeko zegoela edo orduantxe ari zela sortzen.

Horregatik ez da batere harritzekoa gertatuko 15-20 urteko gazte-jendeak irudi hauei Amadeo de Saboyaren album bati bezala begiratzen badie, nola eta irudiek ez dizkien beren anaia zaharragoak edo gurasoak erakusten, eta orduan, bai, orduan gertuago egiten zaie kronologia hori.

Izanez ere, sarrerako orrialde hauek erakusten dizkiguten bezalako hirurogeiko fenomenoak oraindik gaur egun bertan ere bizitzen bait dira.

Eta etengabe gogoratzen dizkigute, gainera, komunikabideek.

Telegrafo moduan bederen, baina urte horietako eta, beraz, liburu honetako argazkien garaiko eszenategi historikoa pixka bat zentratzearren, errepasa bizkor-bizkor bat emango diegu orduko gertakizun orokorrei.

Hirurogeiko urteetako Hamarkada Miragarri hark (hamarkada guztiak denbora galdua edo izana pasa ahala miragarri bihurtzen dira) gertakari-sail bat erregistratu zituen munduan, bizi izan genituenoi oroimenean betirako geratu zaizkigun gertakariak egia esan.

Pasa ditzagun horietako batzuk mobiolatik, entziklopedietako kronologiaz lagunduta: 1961 Lumumba, Kongoko mugimendu nazionalistaren aitzindaria hil egiten dute (Otsailean).

- Yuri Gagarin sovietarra, lehenbiziko astronauta, espaziora jaurtikitzen dute (Apirilean).

- Iparramerikarrek Kuba kastristaren Cochinos-ko Badiara egin nahi izan zuten inbasioak porrot egiten du (Apirilean).

- Mater et Magistra entziklika (Uztailean).

- Berlingo murrua eraikitzen dute (Abuztuan).

1962 Lehenbiziko hegaldia lur-globoaren biran, John Glenn iparramerikarrak tripulatuta (Otsailean).

- Juan Carlos eta Sofia printze-printzesen ezkontza Atenasen (Maiatzean).

-Munich-eko Kontubernioa (Ekainean).

- Algeriako independentzia (Uztailean).

- Marilyn Monroe-ren suizidioa (Abuztuan).

- Lehenengo heriotza Berlingo Murruan AEDko vopoen eskuetan (Abuztuan).

- Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoaren hasiera (Urrian).

- Krutxof-ek Kubako base militar sovietarrak desmontatzeko agindua ematen du, USA inbasio berri bati ez ekite alde (Urrian).

- Manifestazio handiak Europan (Paris, Erroma, Ginebra, etab.etan), Espainian terrorismoaren arazoari ematen zitzaion tratamenduaren aurka (Urrian).

1963 Manifestazio berriak Europan, Julián Grimau komunista, Komite Zentraleko kidea, exekutatzeagatik; epai horri buruz ezadostasunak egon ziren espainol gobernuaren baitan (Apirilean).

- Pacem in Terris entziklika (Apirilean).

- Juan XXIII.aren heriotza eta Paulo VI. Aitasantu berria (Ekainean).

- Ich bin ein berliner.

Berlindar bat naiz aldarrikatzen du Kennedy-k Murru Lotsagarriaren aurkez Berlingo Schô*nberg-eko udaletxe aurrean bildutako 400.000 pertsonaren aitzinean.

- Robert Schumann frantsesaren, hau da, gerraosteko Europaren (CECA eta CED) aita izan zenaren eta bere izena zeraman Plana bururatu zuenaren heriotza (Irailean).

- Ben Bella Algeriako lehendakari (Irailean).

- Adenauer-en erretirada (Urrian).

- John Kennedy lehendakariaren asesinatoa (Azaroan).

1964 Pandit Nehru-ren heriotza, Indian (Maiatzean).

- Togliati, Italiako alderdi komunistako idazkari orokorraren heriotza (Abuztuan).

- Frei kristau demokratak irabazi egiten dio Ezker Fronteko Allenderi Txilen (Urrian).

- Tokioko olinpiadak (Urrian).

- Martin Luther King, bakearen Nobel sariaren irabazle (Abenduan).

1965 Winston Churchill-en heriotza (Urtarrilean).

- Eskalada amerikarra Vietnam-en (Otsailean), napalm-ezko bonbardeoekin (Apirilean).

- White astronauta iparramerikarraren pasealdi espaziala (Ekainean).

- Le Corbusier, arkitektura garaikideko figura kapitala izan zenaren heriotza (Abuztuan).

-The Beatles taldekoak Britainiar Inperioaren Ordenako kide (Irailean).

- Ernesto Che Guevara-k gerrilarekin jarraitzen du eta Camilo Torres apaiza, Kolonbiako sendi patrizio bateko semea, berari atxekitzen zaio (Urrian).

- Vatikanoko II. Kontzilioaren bukaera (Abenduan).

-Geminis VI.eta Geminis VII. kapsula iparramerikarren topaketa espazioan (Abenduan).

1966 Hippy-en finkamendu handia Californian (Urtarrilean).

- Camilo Torres borrokan hiltzen da (Otsailean).

- Breznev PCUSeko idazkari orokor (Martxoan).

- Txinako Iraultza Kulturala (Ekainean).

- Santanak irabazten du Wimbledon-en (Uztailean).

- Betebeteko arrakasta Gemini XI espaziuntziaren eta Agena kohetearen artean, eta espaziorako irtenaldirik luzeena Gordon astronautak (Irailean).

- Speer eta Von Schirach, Nuremberg-eko Prozesuan kondenatuak izan ziren naziak, irten egiten dira Spandau-ko presondegian hogei urteko zigorra bete ondoren (Urrian).

1967 Oppenheimer fisikari iparramerikar eta bonba atomikoaren sortzailearen heriotza (Otsailean).

- Svetlana Stalinek asilo politikoa eskatzen du Mendebaldean (Martxoan).

- Populorum Progressio entziklika (Martxoan).

- Estatu-kolpe militarra Grezian (Apirilean).

- Konrad Adenauer-en heriotza (Apirilean).

- Zazpi Eguneko Gerra Israelen eta herrialde arabiarren artean (Ekainean).

- Che Guevararen asesinatoa (Urrian).

- Lehenbiziko bihotz-aldaketa egiten dio Barnar Dk.ak Washkansky, Hego Afrikako hiritarrari (Abenduan).

- Greziako Konstantinoren erbesteratzea (Abenduan).

1968 Pragako Udaberria (Apirilean).

- Luther King-en asesinatoa (Apirilean).

- Paris: Imajinazioa boterera (Maiatzean).

- Bob Kennedy-ren asesinatoa (Ekainean).

- Polemika Humanae Vitae entziklikaren eta antisorgailuen inguruan (Uztailean).

- Sajarov-en gutuna New York Times-en, SESBeko askatasun- eta eskubide-falta salatuz (Uztailean).

- Sovietarren inbasioa Pragan (Abuztuan).

- Mexikoko olinpiadak (Urrian).

-Apolo VIIIren hegaldia ilargiaren inguruan (Abenduan).

1969 Eisenhower-en heriotza (Martxoan).

- De Gaulle-ren dimisioa, Frantziako lehendakariak proposaturiko erreforma konstituzionalei buruzko erreferendumaren ondoren (Apirilean).

- USAk Vietnamen daraman politikaren aurkako protesta Berkeley-n (Maiatzean).

- Pompidou, Frantziako lehendakari berria (Ekainean).

- Lehenbiziko ilargiratzea: Armstrong, Aldrin eta Collins astronauta iparramerikarrak dira (Uztailean).

- Itzelezko pop musika-jaialdia Woodstock-en: 400.000 gazte (Abuztuan).

- Ho Chi Min, Ipar Vietnamgo Errepublika Demokratikoko lehendakaria hiltzen da (Irailean).

- Iparramerikarren erretira hasten da Vietnamen (Urrian), E. B.etan bata bestearen ondorengo manifestazio handiak egiten diren bitartean hego-ekialdeko Asiako politika iparramerikarraren aurka (Azaroan).